2010/01/09

EUSKAL GIZARTEAREN EGOERA

Agerikoa denez, gaur egungo gizartea, baldintzaturik dago. Ongizatearen eredua, arras ikaragarria egin du gure auzo, herri eta hirietan. Honek, jendea pasibotasunean murgiltzea ekarri du eta herritarrek, ezinezkoa dute (dugu) gure kabuz, gure ingurua are gehiago gure bizitzaren ingurua aktibatu, antolatu eta gestionatu. Dena ematen digute egina, planifikatua, horregatik gu pozik. Baina... ez gara ohartzen, euren planifikazio bat dela. Gaur egungo gizartearen gaixotasuna, "pasibotasuna".


2010/01/08

BAINA AURRERA EGIN BEHAR DA

Aurreko bideoan, erakutsi dizuet, gaur egungo gizartearen bizi eredua. Lortu izan dute, gizarteak, haiek eskeintzen bizi eredu alienatzailea onartzea, eta ez onartzea soilik, gustoko izatea baita. Honek ez du esan nahi, guzti horreri aurre egiteko modurik ez dagoela. Badaudelako eta praktikan jartzen direlako. Eredu hauetako bakoitza, nere ustez, hekuntza kritiko eta aktibo bat aurrera eraman ahal izateko tresna garrantzitsu bat da. Hona hemen hezkuntza kritiko eta aktiboaren adibide bat.


URDUÑA AUTOGESTIOAN

Bideo honetan, Urduñako gazteriak, autogestio eta okupazioaren aldeko apustua egin duela agerian utzi du. Ez dute udaletxeko jauntxoen proposamen akritiko eta sedentarioak onartzen eta euren borrokei tinko eusten diete.