2010/01/09

EUSKAL GIZARTEAREN EGOERA

Agerikoa denez, gaur egungo gizartea, baldintzaturik dago. Ongizatearen eredua, arras ikaragarria egin du gure auzo, herri eta hirietan. Honek, jendea pasibotasunean murgiltzea ekarri du eta herritarrek, ezinezkoa dute (dugu) gure kabuz, gure ingurua are gehiago gure bizitzaren ingurua aktibatu, antolatu eta gestionatu. Dena ematen digute egina, planifikatua, horregatik gu pozik. Baina... ez gara ohartzen, euren planifikazio bat dela. Gaur egungo gizartearen gaixotasuna, "pasibotasuna".


2010/01/08

BAINA AURRERA EGIN BEHAR DA

Aurreko bideoan, erakutsi dizuet, gaur egungo gizartearen bizi eredua. Lortu izan dute, gizarteak, haiek eskeintzen bizi eredu alienatzailea onartzea, eta ez onartzea soilik, gustoko izatea baita. Honek ez du esan nahi, guzti horreri aurre egiteko modurik ez dagoela. Badaudelako eta praktikan jartzen direlako. Eredu hauetako bakoitza, nere ustez, hekuntza kritiko eta aktibo bat aurrera eraman ahal izateko tresna garrantzitsu bat da. Hona hemen hezkuntza kritiko eta aktiboaren adibide bat.


URDUÑA AUTOGESTIOAN

Bideo honetan, Urduñako gazteriak, autogestio eta okupazioaren aldeko apustua egin duela agerian utzi du. Ez dute udaletxeko jauntxoen proposamen akritiko eta sedentarioak onartzen eta euren borrokei tinko eusten diete.

2009/10/22

BILBO ERDIKO HERRIA

Oraingoan, Bilboko auzo populatuenetarikoan bizi den errealitatea erakusten dizuet. Auzotik eta auzoarentzat sortutako proiektu intergenerazionala. Bideoan agertzen den jaialdia, gaztetxe eguna da eta argi ikusten dira hainbat urtetan zehar, orain biltzen ari diren fruituak. Eta hau zergaitik? Auzoa gaztetxe eta gazte asanbladaren parte direlako eta azkeneko bi hauek auzoaren parte.

2009/10/21

IRUÑAKO AURPEGI BORTITZA

Hauek Iruñako Euskal Jai gaztetxearen desalojoa burutzen zen bitartean, eskuratu ziren imajinak dira. Bistan geratzen da poliziak erabili zuen bortizkeria, gazteenganako egon ziren probokazioak eta humiliazioak eta sortu zuten gorrotoa. Baina ZERGATIK? Zergatik dira hain bortizki zapalduak proiektu hauek SISTEMAREN eskuetan?

2009/10/20

ITOITZKO URTEGIA

1975etik, Francisco Francoren itxuraketa prozesuarekin batera hasi zen Itoitzeko urtegiaren proiektua. Horixe izan zen 1994. urteerarte obrak eraikitzen hasi bai ziren, geroztik erantzun herrikoi asko eman dira proiektu haren aurka. Zoritxarrez bizitzaren borroka irabazi dute, baina zorionez duintasunarena EZ.




2009/09/15

POWER POINTA

Hona hemen nik egin dudan powerpoint-a Itoitz urtegiaren harira doa eta herriak hartu zuen determinazioa, etekin pedagogiko handia du.